
Dramaturgia onena
Sinopsia
Horixe da Elzéard Bouffier-en istorio zoragarria. Artzain imajinarioa zen, baina guztiz sinesgarria. Urte askoan zuhaitzak landatu zituen Proventzako eremu zabal batean, eta bizitzaz eta berdetasunez betetako eremu bihurtu zuen lehen erial hondatua zena. Bi gizon bakardade deskribaezin baten erdian elkartzearen istorioa da. Artzain batek bizi den ingurunea birlandatzen du lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila dabilen gaztea da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziaren armak direla ohartzen dena. Dena naturaren ulermenetik, gizakiaren sormen-indarretik eta xehetasun txikiekiko maitasunetik kontatuta
Fitxa artistikoa
Egilea: Jean Gionno
Egokitzapena: Kike Díaz de Rada eta José Carlos García
Zuzendaritza: José Carlos García
Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada
Musika: Fran Lasuen
Aktoreak: Sandra Fernández Aguirre, Fran Lasuen edo Unai Celaya
Argi diseinua: Ion Chavez
Teknikariak biran: Fermín Izko o Maitane Serrano
Irudiak: Maialen Belaustegi
Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado
Jantziak: Ikerne Giménez
Argazkiak: Txelu Angoitia
Diseinu grafikoa: Sofia Ferrazina
Zuzendaritza artistikoa eta exekutiboa: Alex Díaz
Ekoizpena: Teatro Gorakada
Administrazioa: Maite López











