Moby Dick

Ikuskizuna publiko guztientzat 6 urtetik aurrera

Moby Dick Kartela

Zuzendarik onena

Sinopsia

Moby Dick 6 urtetik gorako ikusleentzat pentsatutako ikuskizuna da, eta literatura unibertsalaren maisulan honen neurrigabetasuna begiztatu besterik ez dugu egin nahi izan. Zentzugabea eta, are gehiago, irrigarria izango litzateke eleberri hau guztia eszenatokira eramaten saiatzea; hala ere, ezerk ez digu eragozten jolas bat proposatzea, non irudimena gure aliatua den, gure ikusle gazteen begien aurrean antzezlanean ageri diren itsasoak, kakalardoak, pertsonaiak eta abenturak birsortzeko, eta hori guztia ikuslearen buruan gauzatuko litzateke, elementu eszenikoen, erritmoaren, umorearen, musikaren, aktoreen lanaren eta, batez ere, Melvilleren hitzen erabilerari esker.

Fitxa artistikoa

Egiletza: Julio Salvatierraren testu batean oinarritutako sorkuntza kolektiboa
Zuzendaria: Jose Carlos García
Zuzendari laguntzailea: Ana Peres
Aktoreak: Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga, Eriz Alberdi
Musika zuzendaritza eta konposizioa eta biolina eszenatokian: Fran Lasuen
Akordeoi diatonikoa Moby Waltz eszena eta gaia: Unai Laso
Eszenografia, diseinua, ekoizpena eta atrezzoa: Javi Tirado
Egituratua: Eskenitek
Jantziak. Diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez Argiztapena: Javi Ulla Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Alex Díaz