Sinopsia
Lurperatutako altxor baten bila suertatutako gora-beheren istorio zirraragarria da “Jim Altxorraren Uhartean’’; bertan, Jim Hawkins gazteak, abentura horretan murgilduta, ongiaren eta gaizkiaren aurpegiak bereizten ikasi beharko du bere kabuz, lagun onberen eta John Silver eta gainerako pirata beldurgarrien artean. Ikuskizun arina eta kilikagarria prestatu du Gorakadak, betiere Stevenson-en eleberriaren izpirituari estu lotuta eta pertsonaia ahaztezinez eta une irrigarriz josita.
Aipagarria da halaber musika-konposizioa, eta bereziki, abestiz osatutako hiru momentu. Hala bada, obra klasiko bilakatu duten osagai horiek guztiek bat egin dute Gorakadaren bertsioan: intrigak, abenturak, exotismoak, ezusteak, erromantizismoak…
Fitxa artistikoa
Onarrizko ideia: Jokin Oregi, Javi Tirado, Alex Díaz
Egilea: Jokin Oregi
Itzulpena: Harkaitz Cano y Jokin Oregi
Zuzendaria: Jokin Oregi
Manipulatzaileak: Zigor Bilbao, Javi Tirado y Aritza Rodríguez
Musika komposaketa: Santiago Ramos
Flauta: Oscar López
Eszenografia eta txotxongiloak: Javi Tirado y Begoña Tirado
Argazkiak: Txelu Angoitia
Argi diseinua: Gaizka Rementeria
Diseinu grafikoa: Beatriz Pi
Argi eta soinu teknikaria: P.E.C.E.S. de colores
Administrazioa: Ana Jainaga
Ekoizpen exekutiboa: Alex Díaz
Ekoizpena: Teatro Gorakada












