Sinopsia
Jules Verneren azken abenturan» irudimenari gorazarre egin nahi diogu, eta irudimenaz ari garala, bidebatez, Verneri berari, gizakion sormen gaitasunaren erakusle argia delako. Bada, irudimenak esperimendutik, jolasetik, atrebentziatik…asko duelako, gure istorioaren protagonista izateko Verne bera aukeratu dugu.
Istorioak idazle frantziarraren «Lurraren erdigunerako bidaia» eleberrian du oinarri, Verneren ondare diren beste hainbat pasadizo eta pertsonaia ere agertuko diren arren, esaterako, Fogg edo eta Nemo kapitaina bera.
Ikuskizuna zuen gustoko izatea espero dugu, eta ez ahaztu motxilak, bidaia hastera doa eta!
Fitxa artistikoa
Ekoizpena eta Zuzendaritza: Alex Díaz
Gidoia: Jokin Oregi
Antzezleak: Javi tirado, Ainoa Alberdi, Izaskun Asúa, Zigor Bilbao
Musika: Fran Lasuen
Argien diseinua: Ion Chávez
Eszenografia José Ibarrola, Javier Obregón
Jantziak: Mayda Zabala
Egituratua: Eskenitek









