Robin eta Hood
Publiko guztientzako ikuskizuna

Ikuskizunik onena | Gidoi Onena
Sinopsia
Gorakada Antzerki Taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du aurki: “Robin eta Hood”, Sherwoodeko heroiaren inguruan egindako (sormen berriko) antzezlana.
Aurreko muntaiaren* arrakastaren ondoren, oraingo honetan Gorakada taldea aktore jokoa eta txontxongiloak erabiltzeko teknika ezberdinak konbinatzen dituen proposamen berri batekin dator. “Jim altxorraren uhartean” antzezlanak kritika eta ikusleen txaloa jasotzeaz gain lau sari garrantzitsu irabazi ditu: Zuzendari onenari eta Eskenografiarik onenari Xixongo FETEN Antzerki Azokan eta Eszenaratze onenari Albaidako Txotxongileen Jaialdian eta 2004-2005 denboraldiko antzezlan hoberenari Imagina Saria, Nerja-Malaga.) “Robin eta Hood” familia osoari zuzendutako ikuskizuna da, 5 urtetik 105 urte bitartekoentzat, alegia.
Istorioa
Gure istorioak Robin du protagonista, Robin Hood izeneko heroi asmatu baten balentriak idazten dituen XII. mendeko nekazari gaztea. Idatzi hauek herriak irakurtzen ditu, eta horrek Juan sin Tierra erregearen haserrea eragiten du. Bere ausardiak erregearen gizonek jazartzera eramango du eta Sherwood basoan errefuxiatu beharko du.
Fitxa artistikoa
Gidoia eta Zuzendaritza: Jokin Oregi.
Txontxongiloen eta Eszenografiaren egile eta diseinatzaile: Javi Tirado.
Argi diseinua: Gaizka Rementeria.
Aktoreak: Izaskun Asua, Susana Soleto Mur, Jose Cruz Gurrutxaga.
Musika-konposizioa: Santiago Ramos.
Itzulpena: Jokin Oregi, Harkaitz Cano.
Ekoizle exekutiboa: Alex Díaz.
Ekoizpena: Teatro Gorakada.






