Sinopsia
Lurperatutako altxor baten bila suertatutako gora-beheren istorio zirraragarria da “Jim Altxorraren Uhartean’’; bertan, Jim Hawkins gazteak, abentura horretan murgilduta, ongiaren eta gaizkiaren aurpegiak bereizten ikasi beharko du bere kabuz, lagun onberen eta John Silver eta gainerako pirata beldurgarrien artean.
Ikuskizun arina eta kilikagarria prestatu du Gorakadak, betiere Stevenson-en eleberriaren izpirituari estu lotuta eta pertsonaia ahaztezinez eta une irrigarriz josita. Aipagarria da halaber musika-konposizioa, eta bereziki, abestiz osatutako hiru momentu. Hala bada, obra klasiko bilakatu duten osagai horiek guztiek bat egin dute Gorakadaren bertsioan: intrigak, abenturak, exotismoak, ezusteak, erromantizismoak…
Fitxa artistikoa
Egilea: Julio Salvatierraren testu baten gaineko sorkuntza kolektiboa, Homeron oinarritua
Zuzendaria: Jose Carlos García
Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado
Aktoreak: Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga o Eriz Alberdi, Fran Lasuen, Javi Tirado
Musika-zuzendaritza eta konposizioa: Fran Lasuen
Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado
Jantziak. Diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jimenez
Argiztapena: Ion Chávez
Soinua: Igor Iglesias
Itzulpena: Idoia Barceló
Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Alex Díaz









