FETEN SARIA DRAMATURGIA ONENARI

2023KO MAX SARIETAN FINALISTA

Istorio zoragarri honen protagonista Elzéard Bouffier da, asmatutakoa izan arren benetakoa izan zitekeen artzaina. Provenzako landa batzuetan aurkituko dugu Elzéard, zuhaitzak landatu eta landatu. Hala, behinola paraje mortu izan zena landarez eta biziz betetako berdegune bihurtuko du.

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean murgilduta dauden bi pertsonaren arteko topaketa ikusiko dugu: batetik, artzain bat, bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko lanean buru-belarri diharduena; eta, bestetik, gazte bat, bere buruaren bila ari dena. Hala, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako arma ezin hobeak direla deskubrituko dugu. Hori guztia, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Egilea: Jean Giono
Egokitzapena eta dramaturgia: José C Garcia eta Kike Diaz de Rada
Zuzendaritza: José C. Garcia
Aktorea: Sandra Fedz Agirre
Musikaren konposizioa eta eszenako musikaria: Fran Lasuen
Ikusentzunezkoak eszenan: Maialen Magunagoitia
Espazio eszenikoa: Sorkuntza kolektiboa
Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado

Irudiak: Maialen Belaustegi
Jantziak: Ikerne Giménez
Argi-diseinua: Ion Chavez
Teknikariak biran: Fermin Izko eta Maitane Serrano
Ekoizpena eta banaketa: Teatro Gorakada
Administrazioa: Maite Lopez
Komunikazioa: Maialen Magunagoitia
Zuzendaritza artistikoa: Alex Diaz