Sinopsia

Ikusle guztientzako ikuskizun musikala
Gorakadak bidaia zoragarri hau egin nahi du Phileas Foggekin batera. Fogg jaunak, izan ere, apustu ero bat proposatu zien Londoneko Reform Clubeko kideei: 80 egunetan munduari itzulia ematea, bere morroiaren laguntzaz. 
Eta, guk, erronka hori handitu eta 60 minututan egingo dugu. Horretarako, zuzeneko musika, aktoreak, txotxongiloak eta maletetan oinarritutako eszenografia izango ditugu, trenez, itsasontziz edo elefantez bidaiatzeko.
Jules Verneren Munduari itzulia 80 egunetan lanean oinarrituta, munduaren inguruko ibilbide zirraragarria eszenaratuko dugu, umore ona, irudimena eta zuzeneko kantuak eskaintzen dituen abentura liluragarri honetan.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Julio Salvatierra
  • Zuzendaritza: José Carlos García
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Nadia Santos
  • Musika: Fran Lasuen
  • Aktoreak: José Cruz Gurrutxaga, Aritza Rodriguez,Miren Larrea
  • Musikaria: Mikel Gaztañaga
  • Eszenografia: José Ibarrola, Javi Tirado
  • Txotxongiloak: Javi Tirado
  • Argiak: Javi Ulla
  • Soinu Teknikaria: Ion Chávez
  • Jantziak: Mayda Zabala
  • Euskarazko itzulpena: Idoia Barceló
  • Koordinazio orokorra: Álex Díaz
MunduariItzulia
    Zuzendaritzarik Onena
    Gizonezkoen Interpretaziorik Onena
    Antzerki-moldaketarik Onena
    Espazio Eszeniko eta Argiztapenik Onena

Sinopsia

Haize berriak jo du, pikupasen eta sagar-pastelaren usaina dakarren udazkeneko haizeak…
Honako hau istorio ttipia da; hain ttipia da ze, berori kontatzeko gaztelu bat, zuhaitz bat eta etxe bat besterik ez da behar.
Baina istorio ttipi honek kontu handiez hitz egiten du. Bertan, elkarbanatzeko eta jolasteko lagun bat edukitzea baino gauza dibertigarriagorik ez dagoela ohartuko dira bi pertsonaia ttipiak. Eta lagun bat edukitzea baino gauza handiagorik ez dagoela konturatuko dira.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia:Javi Tirado, Jokin Oregi
  • Itzultzailea:Arantxa Iturbe
  • Zuzendaria:Javi Tirado
  • Zuzendaritza-laguntzailea:Alex Díaz
  • Antzezleak:Susana Soleto, Reyes Moleres
  • Eszenografoa eta txotxongiloen arduraduna:Javi Tirado
  • Jantzigilea:Mayda Zabala
  • Argiztapen-arduraduna:Javi Ulla
  • Musika Konposaketa, konponketak eta kantuen itzulpenak:Fran Lasuen
  • Kantuak:Javi Tirado
  • Musikariak:David Nanclares, Kike Pérez, Asier Ercilla, Fran Lasuen
  • Ekoizle eta koordinatzaile nagusia:Alex Díaz
  • Non eszenaratuko den ikuskizuna:Harrobia y Errota Kultur Etxea
  • Euskarazko interpretaziorako aholkularia:José Cruz Gurrutxaga
PrintzeaEtaAhatea

Sinopsia

Baso sakonean etxe bat, bidexkaren amaieran eskola bat, barazkiak gau eta egun. Odolaren usai gatzitua. Oilar axolagabea, azeria, otsoa, ehiztariak, umeak eta ogroak… Ogro txikia.
Ogro txikiak izkin egingo dio bere patuari. Hiru froga gainditu beharko ditu ogro izaerari eta desio basatiei aurre egiteko.
Aitarengandik jaso du haragi xamurrarenganako gogoa. Amak, aldiz, munduarekin bakean bizitzeko grina oparitu dio.

Fitxa artistikoa

  • Autoría: Julio Salvatierra
  • Zuzendaritza eta adaptazioa: Agurtzane Intxaurraga
  • Itzulpena: Arantxa Iturbe
  • Antzezleak: Iñake Irastorza, Aritza Rodríguez, Javi Tirado
  • Musika: Fran Lasuen
  • Musikariak: Fran Lasuen, Asier Ercilla
  • Grabaketa: Balea Estudio
  • Eszenografiaren diseinua: José Ibarrola
  • Eszenografiaren eraikuntza: Javier Obregón-Eskenitek
  • Txotxongiloak eta Atrezzoa: Javi Tirado
  • Jantziak: Mayda Zabala
  • Argien diseinua: Javi Ulla
  • Koordinazio orokorra: Alex Díaz
OgroTxikia
    Dramaturgiarik onena

Sinopsia

Jules Verneren azken abenturan» irudimenari gorazarre egin nahi diogu, eta irudimenaz ari garala, bidebatez, Verneri berari, gizakion sormen gaitasunaren erakusle argia delako. Bada, irudimenak esperimendutik, jolasetik, atrebentziatik…asko duelako, gure istorioaren protagonista izateko Verne bera aukeratu dugu.
Istorioak idazle frantziarraren «Lurraren erdigunerako bidaia» eleberrian du oinarri, Verneren ondare diren beste hainbat pasadizo eta pertsonaia ere agertuko diren arren, esaterako, Fogg edo eta Nemo kapitaina bera.
Ikuskizuna zuen gustoko izatea espero dugu, eta ez ahaztu motxilak, bidaia hastera doa eta!

Fitxa artistikoa

  • Ekoizpena eta Zuzendaritza:Alex Díaz
  • Gidoia:Jokin Oregi
  • Antzezleak:Javi tirado, Ainoa Alberdi, Izaskun Asúa, Zigor Bilbao
  • Musika:Fran Lasuen
  • Argien diseinua:Ion Chávez
  • Eszenografia:José Ibarrola, Javier Obregón
  • Jantziak:Mayda Zabala
  • Egitura:Eskenitek
JulioVerneAzkenAbentura

Sinopsia

Cyrano maitasun istorioa da. Ezinezko maitasunaren istorioa. Gorputzaren eta arimaren huts-beteez mintzo da. Itsusi eta sentibera, eder eta ergel… sentitzeaz. Istorio poetikoa da. Askatasun aldarria. Handi eta txikien bihotzak hunkituko dituena.
Claudio Hochman.

Fitxa artistikoa

  • Bertsioa:Claudio Hochman
  • Eszenaratzea:Claudio Hochman, Alex Díaz
  • Manipulatzaileak:Oihane Enbeita, Sonia Villamor
  • Eszenan teknikaria eta argien diseinua:Ion Chávez
  • Musika-konposizioa:Fran Lasuen
  • Eszenografia eta txotxongiloen diseinua:Javi Obregón
  • Errealizazioa:Javi Obregón, Iñaki Etxeandia
  • Txotxongiloak:Javi Obregón, Conchi Maoño
  • Txotxongiloen jantziak eta gehigarriak:Mayda Zabala
  • Manipulaziorako prestakuntza:Alex Díaz, La Gotera de la Azotea
  • Itzulpena:Oihane Enbeita
  • Ekoizpen exekutiboa:Alex Díaz
CartelCyrano

Sinopsia

Hiri berri bat aurkitu dugu irudimenaren geografian.
Hiriak izaki bizidunak dira, etengabe ari dira handitzen; munduko bazter eta txoko ezberdinetatik etorritako gero eta jende gehiago biltzen da haietan. Mundua ulertzeko ikuspegi anitzak, kultura ezberdinak, hainbat literatura berri, horrenbeste ipuin ezezagun…
IrudimenDeko hirian hainbat herrialdetako ipuin tradizionalak elkar harremanean jartzen ditugu, eta gizakiokin gertatzen den era berean, aberastu egiten dira elkar… istorio modernoa eta mestizoa eraikiz.
En La ciudad inventada cohabitan diferentes cuentos tradicionales de lugares y procedencias diversas. Como ocurre con las personas, se relacionan entre sí, se entremezclan y enriquecen… dando lugar a una historia moderna y mestiza.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia eta zuzendaritza:Jokin Oregi
  • Zuzendaritza-laguntzaileak:Alex Díaz, Javi Tirado
  • Manipulatzaileak:Oihane Enbeita, Miren Gaztañaga, J. Cruz Gurrutxaga o Susana Soleto Muro
  • Musika-konposizioa:Santiago Ramos
  • Argien diseinua:Jorge García Nicolás
  • Muntaketa-teknikaria:Ion Chávez
  • Txotxongiloen diseinua:Eider Eibar
  • Eszenografiaren diseinua:Javi Tirado
  • Txotxongiloen sorkuntza eta eszenografia:Javi Tirado
  • Manipulatzaileen jantziak:Mayda Zabala
  • Ekoizpen eragilea:Alex Díaz
  • Itzulpena:Jokin Oregi, Arkaitz Kano
  • Ikuskizunaren ekoizlea:Teatro Gorakada
IrudimienekoHiria

Sinopsia

Egundoko altxorra dago Kalifaren semea askatzearen truke.
Abordajeak, bahiketak, iruzurra eta jazarpena Venezian.
Gorakada ikuskizun berri batekin datorkigu. Gianni Rodariren ipuin batean oinarrituta, Ricardo Combik moldatutako lana du abiapuntu.”Jim altxorraren irlan”, “Robin eta Hood” eta “Titirikontu Kontari” antzezlanek kritikoen zein ikusentzuleen artean izandako arrakastaren ostean, Gorakadak kaleko ikuskizun baten aldeko apustua egin nahi izan du, konpainiaren beraren hastapenetara bueltatuz. “Reziklatex”, “Nahikoa” edo “Caperucita” lanekin kalerik kale aritu baitzen hainbat eta hainbat herritan.

Ficha artistikoa

  • Gidoia:R. Combi, A. Díaz , J. Cruz Gurrutxaga
  • Antzezleak:David Errasti, Inazio Tolosa, Mirian K. Martxante
  • Musikaria:Iñaki Alarzia
  • Itzulpena:Oihane Enbeita
  • Eszenografia:Tarzi
  • Agertokia:Iñaki Etxeandia
  • Marionetak:Conchi Maoño
  • Jantziak:Mayda Zabala, Gabi Azkoitia
GondolaMisteriotxua

Sinopsia

Gorakada Antzerki Taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du aurki: “Robin eta Hood”, Sherwoodeko heroiaren inguruan egindako (sormen berriko) antzezlana.
Aurreko muntaiaren* arrakastaren ondoren, oraingo honetan Gorakada taldea aktore jokoa eta txontxongiloak erabiltzeko teknika ezberdinak konbinatzen dituen proposamen berri batekin dator. (* “Jin, altxor uhartean” antzezlanak kritika eta ikusleen txaloa jasotzeaz gain lau sari garrantzitsu irabazi ditu: Zuzendari onenari eta Eskenografiarik onenari Xixongo FETEN Antzerki Azokan eta Eszenaratze onenari Albaidako Txotxongileen Jaialdian eta 2004-2005 denboraldiko antzezlan hoberenari Imagina Saria, Nerja-Malaga.)
“Robin eta Hood” familia osoari zuzendutako ikuskizuna da, 5 urtetik 105 urte bitartekoentzat, alegia.
Istoria
Gure istorioan Robin da protagonista, XII. mendeko nekazari gazte bat. Aitak irakurtzen eta idazten erakutsi zion eta horri esker Robin Hood izeneko heroi baten abenturak idazten hasi da. Idatzi horiek herriari helarazten dizkio. Juan Lurgabea errege ankerrak izan du idatzien berri eta sutan jarri da. Gogotsu hasiko da idazlearen bila hura zigortu nahi duelako. Robin Sherwoodeko basoan ezkutatu da eta han bizitako gorabeherak bere istorioetan islatuko ditu… Robin Hood herriaren heroi bihurtuko da, honenbestez.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia eta Zuzendaritza: Jokin Oregi.
  • Txontxongiloen eta Eszenografiaren egile eta diseinatzaile: Javi Tirado.
  • Argi diseinua: Gaizka Rementeria.
  • Aktoreak: Izaskun Asua, Susana Soleto Mur, Jose Cruz Gurrutxaga.
  • Musika: Santiago Ramos.
  • Itzulpena: Jokin Oregi, Harkaitz Cano.
  • Ekoizle exekutiboa: Alex Díaz.
  • Ekoizpena: Teatro Gorakada.
RobinEtaHood
    Ikuskizun onena 2006.
    Testu onena 2006.

Sinopsia

Lurperatutako altxor baten bila suertatutako gora-beheren istorio zirraragarria da “Jim Altxorraren Uhartean’’; bertan, Jim Hawkins gazteak, abentura horretan murgilduta, ongiaren eta gaizkiaren aurpegiak bereizten ikasi beharko du bere kabuz, lagun onberen eta John Silver eta gainerako pirata beldurgarrien artean.
Ikuskizun arina eta kilikagarria prestatu du Gorakadak, betiere Stevenson-en eleberriaren izpirituari estu lotuta eta pertsonaia ahaztezinez eta une irrigarriz josita. Aipagarria da halaber musika-konposizioa, eta bereziki, abestiz osatutako hiru momentu. Hala bada, obra klasiko bilakatu duten osagai horiek guztiek bat egin dute Gorakadaren bertsioan: intrigak, abenturak, exotismoak, ezusteak, erromantizismoak…

Fitxa artistikoa

  • Onarrizko ideia:Jokin Oregi, Javi Tirado, Alex Díaz
  • Egilea:Jokin Oregi
  • Itzulpena:Harkaitz Cano, Jokin Oregi
  • Zuzendaria:Jokin Oregi
  • Manipulatzaileak:Zigor Bilbao, Javi Tirado, Aritza Rodriguez
  • Musika komposaketa:Santiago Ramos
  • Flauta:Oscar López
  • Eszenografia eta txotxongiloak:Javi Tirado,Begoña Tirado
  • Argazkiak:Txelu Angoitia
  • Argi diseinua:Gaizka Rementeria
  • Diseinu grafikoa:Beatriz Pi
  • Argi eta soinu teknikaria:P.E.C.E.S. de colores
  • Administrazioa:Ana Jainaga
  • Ekoizpen exekutiboa:Alex Díaz
  • Ekoizpena:Teatro Gorakada
JimAltxorra