Sinopsia

Abesti itxurako istorio bat da Kelonia eta itsasoa, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere leku bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.

Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txikia, hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.

Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.

Fitxa artistikoa

  • Egilea eta zuzendaritza: Dora Cantero
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Musika: Fran Lasuen
  • Antzezleak: Nerea Ariznabarreta
  • Musika eszenan: Maider López
  • Eszenografia eta Atrezzoa: Martí Doy
  • Jantziak: Paulette San Martin
  • Argi diseinua: Fermin Izko
  • Teknikariak: Josu Elvira Iragorri eta Asier Otaduy
  • Zuzendaritza artistikoa eta exekutiboa: Alex Díaz
  • Administrazioa: Maite López
  • Komunikazioa: Markel Ganboa
  • Ekoizpena: Teatro Gorakada
Quelonia-Cartel-Weeb-euskera

Sinopsia

Istorio zoragarri honen protagonista Elzéard Bouffier da, asmatutakoa izan arren benetakoa izan zitekeen artzaina. Provenzako landa batzuetan aurkituko dugu Elzéard, zuhaitzak landatu eta landatu. Hala, behinola paraje mortu izan zena landarez eta biziz betetako berdegune bihurtuko du. Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean murgilduta dauden bi pertsonaren arteko topaketa ikusiko dugu: batetik, artzain bat, bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko lanean buru-belarri diharduena; eta, bestetik, gazte bat, bere buruaren bila ari dena. Hala, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako arma ezin hobeak direla deskubrituko dugu. Hori guztia, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: JEAN GIONNO
  • Egokitzapena: KIKE DIAZ DE RADA ETA JOSE CARLOS GARCÍA
  • Itzulpena: IDOIA BARCELO
  • Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCÍA
  • Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA
  • Musika: FRAN LASUEN
  • Antzezleak:
    SANDRA FDEZ AGUIRRE
    FRAN LASUEN edo UNAI ZELAIA
  • Argi diseinua: ION CHAVEZ
  • Teknikariak biran: FERMIN IZKO edo MAITANE SERRANO
  • Irudiak: MAIALEN BELAUSTEGOITIA
  • Eszenografia eta atrezzoa: JAVI TIRADO
  • Jantziak: IKERNE GIMÉNEZ
  • Argazkiak: TXELU ANGOITIA
  • Diseinu grafikoa: SOFIA SERRAZINA
  • Zuzendaritza Artistikoa eta Exekutiboa: ALEX DÍAZ
  • Ekoizpena: TEATRO GORAKADA
  • Administrazioa: MAITE LOPEZ
  • Komunikazioa: MARKEL GANBOA
KARTELA-EUSKARAZ-R

Sariak

Dramaturgia onenari saria