“Ulisesen bidaia”, Max 2019 sarietan finalista!

Arte eszenikoen MAX sarien XXII. edizioko finalista

02/04/2019

Gaur, apirilak 2, Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak SGAE Fundazioak antolatutako sarien XXII. edizioko 19 kategorietako finalisten berri emango du komunikatu honen bidez, gure herrialdeko antzerki eta dantzako profesionalen talentua aitortzeko eta denboraldiko ikuskizunak sustatzeko.

Edizio honetan izena eman duten 358 ikuskizunetatik 119 izan dira hautagaiak, eta horietatik 35 azken fasera iritsi dira, guztira 57 finalista bilduz.

Arte Eszenikoen Max Sarien XXII. edizioko irabazleak maiatzaren 20an jakinaraziko dira Valladolideko Calderon Antzokian egingo den galan. Lehiaketarako 19 hautagaitzez gain, 3 sari berezi ematen dira: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpen, banaketa eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea bereiziko duena; Zaletasun edo Izaera Sozialeko Max Saria, integrazioaren eta proiekzio sozialaren aldeko proiektuak eta Arte Eszenikoei ekarpen bikaina egiten dieten konpainia zaletuak biltzen dituena; eta Publikoaren Max Saria, #VotaMax online aplikazioaren bidez publikoaren boto gehien lortzen dituen ikuskizunari emango zaiona. Aurten, Max sariek Valladolideko Udalaren eta Gaztela eta Leongo Juntako Unibertsitate eta Goi Irakaskuntzen Fundazioaren laguntza dute.

SGAE Fundazioak 1998tik antolatu ditu Max Sariak. Sari hori Joan Brossa (Bartzelona-1919/1999) poeta eta artista plastikoak diseinatu du, gerraosteko Espainiako artearen kolektibo berritzaileetako baten sustatzaileak, eta urte hauetan Espainiako Estatuko Arte Eszenikoen arloko aintzatespenik zabalena izan da.

Max Sarien Batzorde Antolatzailea
© MAX SARIAK, ESPAINIA

Berri gehiago