Abesti itxurako istorio bat da Kelonia eta itsasoa,
adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak
bere leku bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak
beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu
batean.
Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txikia, hondartzan.
Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko
izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala
ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko
da, guztiz ezberdina den mundu batera.
Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen
artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen
antzerkiaren bidez.
Egilea eta zuzendaritza: Dora Cantero
Itzulpena: Idoia Barceló
Musika: Fran Lasuen
Antzezlea: Nerea Ariznabarreta
Musika eszenan: Maider López
Eszenografia eta atrezzoa: Martí Doy
Jantziak: Paulette San Martín
Argi diseinua: Fermin Izko
Teknikariak: Asier Otaduy eta Maider Barrenetxea Imanol Jareño eta Fermin Izco
Zuzendaritza artistikoa eta exekutiboa: Alex Díaz
Administrazioa:Maite López
Ekoizpena:Teatro Gorakada