Zertaz ari gara?

Kaleko musika/antzezlan batez ari gara, gutxi gorabehera ordubeteko iraupenekoa. Aukeratutako kale-espazioa ibilita eta animatuta dagoen une batean, bermutarena, aperitiboaren denbora.

Lau musikari: Unai Laso trikitian, Asier Ituarte bonbardinoan, Unai Celaya biolinean eta Fran Lasuen , perkusioan eta ahotsean, Sandra Fdez. de Aguirre aktoresa eta abeslaria, publikoa kalejira batera gonbidatuko dute, aurretik argi eta girnalden bidez girotutako dantzarako gune batean amaitzeko.

Ibilaldi txiki horretan, gure aktoresak, musikarien laguntzarekin, garai bateko kalerik kale zebiltzan berritsu haiek, esaera zeharren maisu eta saldu ere ezin zitekeen saltzaile haiek sortutako egoera ia ahaztuak plazaratuko ditu.

Dantza-gunean, nazioarteko errepertorioko kanta ezagunak entzungo dira, hainbat genero eta garaitako musikekin (boleroak, tangoak, pasodobleak, swing-a…). Sandra, gure zeremonia-maistrak dantzaldi-lehiaketa bat antolatuko du, (bikote-aldaketarekin eta gainerako jokoekin), eta bermut dastaketa baten ondoren, dantzaldiaren irabazleek urdaiazpiko bat eramango dute etxera.

Egilea: Kike Diaz de Rada
Aktorea: Sandra Fedz Agirre
Musikariak: Fran Lasuen, Unai Laso, Unai Celaya eta Asier Ituarte
Musika zuzendaritza eta koordinazioa: Fran Lasuen
Zuzendaritza artistikoa eta koordinazio orokorra: Alex Diaz