Kaleko musika/antzezlan batez ari gara, gutxi gorabehera ordubeteko iraupenekoa. Aukeratutako kale-espazioa ibilita eta animatuta dagoen une batean, bermutarena, aperitiboaren denbora.
Lau musikari: Unai Laso trikitian, Aitor Ipiñazar tronboian, Unai Celaya biolinean eta Fran Lasuen biolinean, perkusioan eta ahotsean, Sandra Fdez. de Aguirre aktoresa, abeslari eta txelistarekin batera, publikoa kalejira batera gonbidatuko dute, aurretik argi eta girnalden bidez girotutako dantzarako gune batean amaitzeko.
Ibilaldi txiki horretan, gure aktoresak, musikarien laguntzarekin, garai bateko kalerik kale zebiltzan berritsu haiek, esaera zeharren maisu eta saldu ere ezin zitekeen saltzaile haiek sortutako egoera ia ahaztuak plazaratuko ditu.
Dantza-gunean, nazioarteko errepertorioko kanta ezagunak entzungo dira, hainbat genero eta garaitako musikekin (boleroak, tangoak, pasodobleak, swing-a…). Sandra, gure zeremonia-maistrak dantzaldi-lehiaketa bat antolatuko du, (bikote-aldaketarekin eta gainerako jokoekin), eta bermut dastaketa baten ondoren, dantzaldiaren irabazleek urdaiazpiko bat eramango dute etxera.







