Logo

Erakusketa honek Gorakada antzerki-konpainiaren 25 urteko ibilbidea batzen du. Aro emankor honetan, eskularru-txotxongiloak eta aktoreak abiapuntutzat hartuta, hainbat teknika, estilo eta eszenaratze garatu ditugu. Era berean, bisitariari abentura, magia eta ilusioz betetako mundu liluragarria erakutsi nahi diogu, bere ahalegin eta lana haurrei eta familiei zuzendu dien konpainia honen bilakaeraren isla. Horrenbestez, gure antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkeztu nahi dizkizuegu: Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria, Cyrano, Ogro Txikia, eta abar. Urteotan, 1.900 emanaldi baino gehiago egin ditugu eta 900.000 ikusle inguruk parte hartu dute nazioko eta nazioarteko programazio eta jaialdi desberdinetan. Ongi etorri Gorakadaren mundura. Guk adina gozatzea espero dugu.

Álex Díaz

Ikuskizunaren munduan 25 urte eman ondoren, artista eta pertsona ugari bildu ahal izan ditut 23 antzezlanetan eta pertsona horiek, konpainia honen bilakaeran ez ezik, neure garapenean ere lagundu dute: aktore, titiritero, zuzendari nahiz ekoizle gisa. Etengabe lanean aritu garen urte hauetan, haurrentzako antzerkia duintasunez egiten saiatu naiz eta, horretarako, genero eta formatu ugari jorratu ditugu: kale-antzerkia, egile-lanak, literatura-testuen egokitzapenak eta abar. Horietan guztietan lagun izan ditugu lanerako grina eta maitasuna, eta, barkatuko didazue, beti jaso dugun arrakasta.

Alex Díaz
Gorakadako zuzendaria