Titirikontu-kontari • 2005

Sinopsia

Zazpi eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduriko "Jim, altxorraren uhartean" eta "Robin eta Hood" azkeneko lanek oso harrera ona izan zuten jendearen eta kritikaren aldetik, eta orain, hiru eta zazpi urte bitarteko haurren aldeko apustua egin dugu. Guk geuk sortutako lana aurkeztuko dugu; "Zapataria eta iratxoak", "Barbantxo" eta "Urretxindorra" ipuinetan oinarrituta, Ricardo Combik landutako testuekin.
Lan honetan, bi manipulatzailek hainbat teknika (bunraku, itzalak eta gauzak) eta konposizio musical landua erabilita, urruneko Txinara eramango gaituzte. Han, txori baten kantuak bizi-poza helaraziko dio enperadore bati. Pertsonaia ñimiño batek "erraldoien" munduan bici izango dituen gorabeherak eta errealitatea eraldatzeko gai den iratxo-zapatari baten
magia. Osagai horiei guztiei esker, Titirikontukontari ikuskizun arin eta ausarta da.
Ipuin kontalariekin ahotsak txotxongiloen gorputzetan barneratuta.

Fitxa artistikoa

  • Ideia originala:Alex Díaz, Javi Tirado
  • Gidoia:Ricardo Combi
  • Zuzendaritza:Alex Díaz
  • Manipulatzaileak:Oihane Enbeita, Leire Ucha
  • Diseinua, txontxongiloak eta eszenografia:Javi Tirado
  • Musikagintza:Santiago Ramos
  • Itzulpena:Eli Ercilla, Oihane Enbeita
  • Ekoizpen exekutiboa:Alex Díaz
  • Ekoizpena:Teatro Gorakada