Robin eta Hood • 2005

Sinopsia

Gorakada Antzerki Taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du aurki: “Robin eta Hood”, Sherwoodeko heroiaren inguruan egindako (sormen berriko) antzezlana.
Aurreko muntaiaren* arrakastaren ondoren, oraingo honetan Gorakada taldea aktore jokoa eta txontxongiloak erabiltzeko teknika ezberdinak konbinatzen dituen proposamen berri batekin dator. (* “Jin, altxor uhartean” antzezlanak kritika eta ikusleen txaloa jasotzeaz gain lau sari garrantzitsu irabazi ditu: Zuzendari onenari eta Eskenografiarik onenari Xixongo FETEN Antzerki Azokan eta Eszenaratze onenari Albaidako Txotxongileen Jaialdian eta 2004-2005 denboraldiko antzezlan hoberenari Imagina Saria, Nerja-Malaga.)
“Robin eta Hood” familia osoari zuzendutako ikuskizuna da, 5 urtetik 105 urte bitartekoentzat, alegia.
Istoria
Gure istorioan Robin da protagonista, XII. mendeko nekazari gazte bat. Aitak irakurtzen eta idazten erakutsi zion eta horri esker Robin Hood izeneko heroi baten abenturak idazten hasi da. Idatzi horiek herriari helarazten dizkio. Juan Lurgabea errege ankerrak izan du idatzien berri eta sutan jarri da. Gogotsu hasiko da idazlearen bila hura zigortu nahi duelako. Robin Sherwoodeko basoan ezkutatu da eta han bizitako gorabeherak bere istorioetan islatuko ditu... Robin Hood herriaren heroi bihurtuko da, honenbestez.

FETEN saria

Ikuskizun onena 2006.
Testu onena 2006.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia eta Zuzendaritza:Jokin Oregi.
  • Txontxongiloen eta Eszenografiaren egile eta diseinatzaile:Javi Tirado.
  • Argi dieinua:Gaizka Rementeria.
  • Aktoreak:Izaskun Asua, Susana Soleto Mur, Jose Cruz Gurrutxaga.
  • Musika:Santiago Ramos.
  • Itzulpena:Jokin Oregi, Harkaitz Cano.
  • Ekoizle exekutiboa:Alex Díaz.
  • Ekoizpena:Teatro Gorakada.