Jim altxorraren uhartean • 2003

Sinopsia

Lurperatutako altxor baten bila suertatutako gora-beheren istorio zirraragarria da “Jim Altxorraren Uhartean’’; bertan, Jim Hawkins gazteak, abentura horretan murgilduta, ongiaren eta gaizkiaren aurpegiak bereizten ikasi beharko du bere kabuz, lagun onberen eta John Silver eta gainerako pirata beldurgarrien artean.
Ikuskizun arina eta kilikagarria prestatu du Gorakadak, betiere Stevenson-en eleberriaren izpirituari estu lotuta eta pertsonaia ahaztezinez eta une irrigarriz josita. Aipagarria da halaber musika-konposizioa, eta bereziki, abestiz osatutako hiru momentu. Hala bada, obra klasiko bilakatu duten osagai horiek guztiek bat egin dute Gorakadaren bertsioan: intrigak, abenturak, exotismoak, ezusteak, erromantizismoak...

FETEN SARIA

Fitxa artistikoa

  • Onarrizko ideia:Jokin Oregi, Javi Tirado, Alex Díaz
  • Egilea:Jokin Oregi
  • Itzulpena:Harkaitz Cano, Jokin Oregi
  • Zuzendaria:Jokin Oregi
  • Manipulatzaileak:Zigor Bilbao, Javi Tirado, Aritza Rodriguez
  • Musika komposaketa:Santiago Ramos
  • Flautak:Oscar López
  • Eszenografia eta txotxongiloak:Javi Tirado,Begoña Tirado
  • Argazkiak:Txelu Angoitia
  • Argi diseinua:Gaizka Rementeria
  • Diseinu grafikoa:Beatriz Pi
  • Argi eta soinu teknikaria:P.E.C.E.S. de colores
  • Administrazioa:Ana Jainaga
  • Ekoizpen exekutiboa:Alex Díaz
  • Ekoizpena:Teatro Gorakada