Gondola misteriotsua • 2006

Sinopsia

Egundoko altxorra dago Kalifaren semea askatzearen truke.
Abordajeak, bahiketak, iruzurra eta jazarpena Venezian.
Gorakada ikuskizun berri batekin datorkigu. Gianni Rodariren ipuin batean oinarrituta, Ricardo Combik moldatutako lana du abiapuntu."Jim altxorraren irlan", "Robin eta Hood" eta "Titirikontu Kontari" antzezlanek kritikoen zein ikusentzuleen artean izandako arrakastaren ostean, Gorakadak kaleko ikuskizun baten aldeko apustua egin nahi izan du, konpainiaren beraren hastapenetara bueltatuz. "Reziklatex", "Nahikoa" edo "Caperucita" lanekin kalerik kale aritu baitzen hainbat eta hainbat herritan.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia:R. Combi, A. Díaz , J. Cruz Gurrutxaga
  • Antzezleak:David Errasti, Inazio Tolosa, Mirian K. Martxante
  • Musikaria:Iñaki Alarzia
  • Itzulpena:Oihane Enbeita
  • Eszenografia:Tarzi
  • Agertokia:Iñaki Etxeandia
  • Marionetak:Conchi Maoño
  • Jantziak:Mayda Zabala, Gabi Azkoitia