Aladdin

Sinopsia

Aladdinek pertsonai misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio. Biziko duen ikaskuntza prozesuak, obraren espirituak, iradokitzeko gaitasunak eta 1001 gauen unibertsoaren aberastasun plastikoak Aladdin ikuskizun fin, poetiko eta adiskidetsua bihurtzen dute.
Zain dituzu Alma printzesa, lanparako jeinua, aztia eta Aladdin, abentura hau zurekin batera hasteko.

Fitxa artistikoa

  • Egilea:Julio Salvatierra
  • Konposizio musikala:Fran Lasuen
  • Akordeoia:Asier Ercilla
  • Argien diseinua:Javi Ulla
  • Eszenografia eta txotxongiloak:Javi Tirado
  • Jantziak:Mayda Zabala
  • Aktoreak:Eriz Alberdi, Reyes Moleres, Javi Tirado
  • Zuzendariaren laguntzailea:Javi Tirado, Crescen Blazquez
  • Ekoizpena eta Zuzendaritza:Alex Diaz